El txantxangorri, Erithacus rubecula, inconfundible, es un pájaro con la frente y pecho rojo, enmarcados en un cuerpo gris. Es muy característico sus negros ojos, que lo hacen muy amigable. Es muy abundante en nuestros bosques, y muy conocida su relación con el cuco. Se incluye un pequeño "cuento" en euskera del cura y literato Anes Arrinda, en el que se describe de forma poética perfectamente su biología.
|
Txantxangorria Gaztelumendiko baso batean |
Bere umeentzako kabia egiten zoraturik zebillen Txantxangorria, batetik bestera txotxa-biltzen. Udaberria atejoka zegon eta ibilli egin bear kabirik egingo bazan. Lenengo ta bat, lekua aukeratu. Gero, txotx lodikoteak eutsigarri bezela, kanpotik; belar-izpiak bigungarri, barrutik... Zenbat joan-etorri, zenbat neke!
Noizbaiten, orratio, kabia eratuta zegoan. Ondoren, lanik miñena eta neketsuena zetorren: arrautzatxoak ipiñi. Txorien kabietan arrautzatxoak sekulan ikusi al dituzu? Gauza politagorik...! Pinportadun margo-kolore guzietakoak dituzu. Lau arrautzatxo jarri zitun maiteki bere kabian gureTxantxanek. Lau arrautzatxo zoragarri. Bere erraietatik sortuak laurak. Epel-epelak. Lan arekin gaixo ere jarri zitzaigun gure txori panpoxa, sukarretan bero. Bero artan gorde bear bere erraietako frutua...