09 octubre 2013

Bi ttiki bitxikeriak

Spiranthes spiralis
Udazkena bete betean gaude eta garai honetan mendia bitxikeriaz gainezka dago, gaur bi horietakoak arituko gara. Lehenengoa orkidea bat da Spirantes spiralis, landare ttiki ttikia, garai honetan Larten larreetan barra barra dago baina horren ttikia denez erabat oharkabekoa suertatzen da gehienetan, baina hortxe dago eder ederra arreta eskatu gabe. Bitxikeri bezala azpimarratzekoa da loreak kiribil edo espiralez hazten direla lore talloan eta bere lore garaia udazken hasieran dela.

Clavariadelphus pistillaris
Bigarren ttiki bitxikeria eta udazkenean gauden aldetik ontto bat izan behar nahi eta nahi ez, Clavariadelphus pistillaris onttoa, mailu edo zurmailu ematen duena. Ontto hau duela gutxi arte arras ohizkoa zen gure basoetan baina azken aldi honetan gero eta gutxiagoa aurkitzen da. Larten ikus daiteke pago edo baso mixtotan iparaldeko orientazioan, euskeraz "joiki arrunt" izenaz ezagutzen delarik. Bat aurkituz gero inguruetan gehiago egongo da gregario eraz hazten bait da.

No hay comentarios: