04 noviembre 2011

Motocros deskontrolatutako SALAKETA

Berastegiko Gaztelunea baserria
Berastegiko lagun batek idaztzi digu hurrengo salaketa eginez:

"Aiola izeneko parajean pagadi eder bat dago. Bada urtebete edo gehio gazte ergel buragabe batzuek motokrosseko saioetako erabiltzen dutela. Naturak hainbat urtetan sortutako turba bikaina arratsalde bakar batean txepel hauek urratuta uzten dute. Nire galdera : Non edo nori aurkeztu behar diot nire kexa edo salaketa heziketa eskaseko ume zikin hauek geldiarazteko?. Basozaintza serbitzua bilatzen saiatu naiz Gipuzkoa.net atarian baina ez dut aurkitu. Serbitzu horrekin kontaktatu nahiko nuke nire ezinegona agertzeko eta behar izanez gero Aiolako "aztarnak" erakusteko."
Motocros urratsak Ulizar mendian

Korreo elektronikoaren bidez hitz egin ondoren hurrengo ondorioa egin genuen: "Horrelako arazoa behar den bezala bideratzeko motorrak baina zarata handiago sortu beharko genuela, zarata berdea noski"

Beraz salaketa hori Gipuzkoako Foru Aldundiari bideratu zion gure lagunak eta erantzuna hurrengoa izan zen:

"Aipatzen duzun arazoa ez da erreza konpontzeko denbora behar delako horrerako jarrerak aldatzeko.Ez duzu esaten non dagoen paraje hori baina Berastegin bada bertako basozainari ahal diozu leku horren berri eman kontuan izan dezala egiten dituen zainketetan. Agustin Lizarribar da, bere telefonoa XXXXXXXXX"


2010ko martxoan Ulizar gainan bertan
Gure laguna Joxemiel ez zen horrekin bakarrik konformatu eta bi aldiz pentsatu gabe Berastegiko udalean osoko bilkuran azaldu zen arazoa mahai gainean jartzen eta geratu ziren udaletxeko langile batekin mendira joatea gertatzen ari dena ikusteko.

Joxemielek ere esan digu: "Hurrengo Osoko Bilkurako mozioren bat prestatzeko asmotan nabilela ere bota dut eta merezi duen garrantzia emateko prest agertu dira"

Basozainan ere Aiola parajea bisitatzekotan gaude, inguru honetako basozaina den Agustin Lizarribarekin hitz egiten ere saiatuko gara eta horren berri laister jakin araziko dizuegu, arazoaren ondorioak aztertu nahi ditugu, legeak miatu, kalteak aztertu.... artzai eta mendi langileen beharrak kontutan hartu.....

Uste dugu eskualdeko beste udalak ere aztertu beharko luketela arazoa, bai Gaztelu, Lizartza, Leaburu, Orexa, Elduain.....

Dena dela "zarata berdea" egiten jarraituko dugu, "Off road" aktibitate horiek salatzen.... Portzierto, argazkitan azaltzen diren motocros urratsak, motoristak 50 urte baino gehiago zituzten, errudunak ez dira bakarrik gazteak, heldu ergel pila bat ere badago, gazteen maisu, okerrago gainera......MILA ESKER Joxemiel.

No hay comentarios: